'Arrauna ur aparretan' dokumentala eskainiko dute gaur gauean, ETB 1ean

Karkara 2017ko ira. 20a, 16:55
Orioko eta San Juango emakumezkoen traineruek ia elkar jo zuten Kontxako Estropadako bigarren jardunaldian. (Egiguren argazkiak)

Aurtengo Kontxako Estropadako bigarren jardunaldia izango dute hizpide saioan.

2017ko Kontxako Estropadako bigarren jardunaldiko baldintza gogorrek arraun ikuskizun gogoangarria eskaini zuten. Egun horretan gertatutakoa jasoko du gaur gauean ETB1k Arrauna ur aparretan erreportaje berezian. 22:20ean hasiko da ordubete iraungo duen saioa, eta arraun munduko hainbat kirolari eta entrenatzaile ezagunek parte hartuko dute bertan; besteak beste, Jon Salsamendik, Gorka Aranberrik, Mikel Orbañanosek eta Jose Luis Kortak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!