Jende mordoa bildu zen Kataluniaren aldeko elkarretaratzean

Karkara 2017ko ira. 22a, 10:14

Orain Herri Plataformak, Orioko EH Bilduk, Etxeluze Gaztetxeak eta Orioko Gure Esku Dagok deitu zuten elkarretaratzea.

Orain Herri Plataformak, Orioko EH Bilduk, Etxeluze Gaztetxeak eta Orioko Gure Esku Dagok elkarretaratzea egiteko deialdia luzatu zuten atzo, Kataluniari elkartasuna adierazteko. 19:30ean hasi zen elkarretaratzea, herriko plazan.

Jende mordoa bildu zen plazan Katalunian gertatutakoa salatu eta katalanei babesa emateko. Adierazpen bat irakurri zuten hainbat herritarrek,euskaraz eta katalanez eta L'estaca abestia abestu zuten ondoren. Amaitzeko, argazki jendetsua atera zuten elkarretaratzean izan ziren herritarrek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!