Egun osoko jaia Gazte Festan

Karkara 2017ko ira. 25a, 10:13

Larunbatean, irailaren 23an, ospatu zituzten gazte festak Orioko gazteek. Piraten danborradarekin eman zioten hasiera festa egunari; errefuxiatuen aldekoa zen danborrada, eta Europako horma zeharkatu zuten plazan. Eguerdian, paella lehiaketa izan zen Etxeluze kanpoan eta, ondoren, Elektrotxufla elektrotxarangarekin herrian zehar ibili ziren. Gauean etxeluzen jarraitu zuen festak, erromeriarekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!