Trafiko aldaketak izango dira arraun surf –SUP Race– txapelketa dela eta

Karkara 2017ko urr. 4a, 09:11

Urriaren 7an, SUP Race Festa dela-eta, herritik ateratzeko, Txanka-Hondartza errepidea erabili beharko da.

Trafiko aldaketak izango dira urriaren 7an, larunbatean, SUP Race Festa dela eta.

Herriko Plaza oinezkoentzat jarriko da eta honako aldaketak izango dira ibilgailuen zirkulazioan: larunbateko 8:00etatik igandeko 22:00ak arte, herrira sartzeko bidea moilatik izango da. Bestalde, herritik ateratzeko, Txanka-Hondartza errepidea erabili beharko da.

Oriora autoz datozenei autoak honako lekuetan aparkatzea gomendatzen die udalak:

• Autopista azpiko aparkalekuan.

• Muntoko aparkalekuan.

• Ubegun poligonoan.

• Arraunetxera doan errepidean.

• Arozenako aparkalekuan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!