Zapatak biltzeko entrenamendu solidarioa

Karkara 2017ko urr. 5a, 16:24

Urriaren 7an, Arraun Surf txapelketako egitarauaren barruan, Kalefit entrenamendu solidarioa egingo dute plazan, 12:30ean. Entrenamenduaren nondik norakoak kontatu dizkigute Jorge Pintok eta Juanito Orellak.

Datorren larunbatean, urriaren 7an, Kalefit entrenamendu solidarioa egingo dute plazan, 12:30ean. Egun horretan Orion egingo den arraun surf txapelketako egitarauaren barruan dago, eta Siriako errefuxiatuentzat zapatak biltzea du helburu.

Horretarako, entrenamenduan parte hartu nahi duenak zapata parea eman beharko du, gutxienez. Parte hartu nahi ez dutenek ere izango dute zapatak eta beste gauzak errefuxiatuentzat emateko aukera. Jasotako guztia Ez Itxi Begiak erakundearen bitartez garraiatuko dira errefuxiatuen kanpalekuetara.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!