Bi partida etxean eta bat kanpoan jokatuko dituzte Orioko Pilota Elkarteko jokalariek

Karkara 2017ko urr. 6a, 08:49

Orion jokatuko dute, urriaren 8an, Lertxundi-Aranalde eta Esoain-Illarramendi bikoteek. Etxegiak eta Beldarrainek, berriz, Zizurkilen jokatuko dute gaur, urriaren 6an.

Bi partida etxean eta bat kanpoan jokatuko dituzte Orioko Pilota Elkarteko jokalariek asteburuan. Lehen partida gaur jokatuko dute, urriaren 6an, Etxegiak eta Beldarrainek. Zizurkilgo Intxaur frontoian izango da partida, 20:30ean, eta Su-Berriren kontra jokatuko dute oriotarrek. Emakumezkoen gomazko paleta modalitatean bigarren mailan jokatzen dute Etxegiak eta Beldarrainek.

Gainontzeko partidak Orioko Udal Pilotalekuan jokatuko dituzte pilotariek, urriaren 8an, igandean. 11:00etan hasiko dira partidak eta Lertxundik eta Aranaldek jokatuko dute lehenbizi. Zumaiarren aurka arituko dira eskuz binakako bigarren mailan. Ondoren, Esoain eta Illarramendik jokatuko dute Atxurbideren kontra. Gizonezkoen gomazko paleta modalitatean hirugarren mailan aritzen da bikotea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!