Euskal Herriko eta Gipuzkoako surf federazioek Patxi Oliden omenduko dute larunbatean

Karkara 2017ko urr. 6a, 10:02
Argazkia: Maialen Sarasua

Arraun surf txapelketaren programaren barruan egingo diote omenaldia, 60.hamarkadan surf taulak egiten aitzindari izan zen oriotarrari.

Euskal Herriko Surf Federazioak -EHSF- eta Gipuzkoako Surf Federazioak -GSF- Patxi Oliden oriotarra omenduko dute. Larunbateko arraun surf txapelketako sari banaketaren ostean, herriko beste surf oholgile batek, Mikel Agotek, emango dio oroigarria Patxiri bi federazioen izenean.

Gipuzkoako Surf Federazioak adierazi duenez, eskerrak eman nahi dizkiogu Patxiri Euskal Herrian surf oholak egiten aitzindari izan zelako, eta horrekin, hemen surfa sustatzen lagundu zuelako. Hein batean, gaur egun Euskal Herrian surfa denaren haziak berak landatu zituen 60. hamarkada amaieran, eskuz eta inoren laguntzarik gabe, Itxastresna surf taulak egiten hasi zenean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!