Partida bat irabazi eta bi galdu dituzte Orioko pilotariek asteburuan

Lertxundik eta Aranaldek zumaiarren kontra irabazi zuten igandean. Esoain-Illarramendi eta Etxegia-Beldarrain bikoteek beren partidak galdu zituzten.

Etxetik kanpo, Zizurkilen jokatu zuten Etxegiak eta Beldarrainek ostiralean, urriaren 6an, gomazko paletako emakumeen ligaxkako laugarren jardunaldia. Su-berri bikotearen kontra neurtu ziren eta ezin izan zuten partida irabazi: 30-11 izan zen emaitza, zizurkildarren alde.

Igandean, urriaren 8an, bi partida jokatu ziren Orioko Udal Pilotalekuan. Lertxundik eta Aranaldek jokatu zuten lehenbizi, Zumaiarren kontra. 22-7 irabazi zuen Orioko bikoteak, eskuz binakako bigarren mailan. Gomazko paletako modalitatean, hirugarren mailan aritzen dira Esoain eta Illarramendi. Atxurbide bikotearen kontra jokatu zuten 13-25 galdu zuten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!