Zuzendaritza berria osatzeko deialdia egin du Talai Mendi elkarteak

Karkara 2017ko urr. 16a, 13:08

Azaroaren 17a baino lehenago aurkeztu beharko dituzte bazkideek zuzendaritza berrien proposamenak

2013an hartu zuen oraingo zuzendaritzak Talai Mendi elkartearen ardura eta, lau urteko lanaren ostean, zuzendaritza berria osatzeko deialdia egin dute. Hiru, bost edo zazpi kideko zuzendaritza proposamenak azaroaren 17ra arte jasoko dituzte eta hilaren 20an bazkide guztiekin egingo duten batzordean bozkatuko dituzte. Zuzendaritza batzorde berrirako proposamenak egin nahi dituzten bazkideek talaimendi@outlook.com helbidera bidali beharko dituzte.

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!