Gastronomia, moda eta musika uztartuko ditu 'Kalefood Market'-ek

Karkara 2017ko urr. 25a, 09:00

Urriaren 28an eta 29an ospatuko da Kalefood Market ekitaldia, Ikastola pareko plazan.

Urriaren 28an eta 29an 12:00etatik gauerdira bitarte, Kalefood azoka izango da Ikastola parean. Besteak beste, foodtrackak, zuzeneko musika eta denda ezberdinen postuak jarriko dituzte.

Mondragon Unibertsitateko LEINN gradua ikasten ari diren hiru ikasleen proiektua da Kalefood Market. 

ZUZENEKO MUSIKA

Azokarekin batera zuzeneko musika entzuteko aukera izango da. Hauek dira azokaren barruan egingo diren kontzertuak:

Urriak 28, larunbata

13:00 Jon Antza, Maialen Lopes, Beñat Iturrioz, Oier Rezusta eta Maite Garmendia.

19:00 Mauka.

22:00 Koldo Galarreta & Alain López.

Urriak 29, igandea

13:00 Sergio Hernández.

18:00 Terra Incognita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!