'Aulki hutsak' dokumentala emango dute Kultur etxean, Mandalararen eskutik

Karkara 2017ko urr. 25a, 09:00
Mandalara taldeak antolatutako hitzaldia, maiatzean.

Urriaren 30ean izango da ikus-entzunezkoaren emanaldia, 19:00etan. Iñaki Peña Bandrés dokumentalaren egilea ere bertan izango da, eta gaiaren inguruko mahai-ingurua egingo dute proiekzioaren ostean.

Iñaki Peña Bandrés zuzendariaren heriotzari buruzko dokumentalaren emanaldia izango da astelehenean 19:00etan, Kultur etxean. Mandalara taldeak antolatu du, heriotza duinaren inguruan abiatu duten kanpainaren barruan.

Iñaki Peña Bandrés zuzendariaz gain, Lori Thompson Matia Fundazioko psikologoa, Mar López Pérez Vivir un buen morir fundazioko kidea eta Izaskun Andonegi Goikoetxea BIDEGINeko zuzendaria ere bertan izango direla iragarri dute antolatzaileek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!