Goiuri Unanue diseinatzaileak joskintza bilduma aurkeztuko du gaur

Karkara 2017ko urr. 26a, 16:56
Goiuri Unanue moda diseinatzailea (Aiora LarraƱaga)

Goi-mailako joskintza sorta erakutsiko du Cristóbal Balenciaga museoan diseinatzaile oriotarrak. Kutxa Kultur Moda programaren barruan garatu du bere proiektua.

Beste zenbait gazteekin batera, goi-mailako joskintza sorta aurkeztuko du bihar Goiuri Unanue diseinatzaile oriotarrak, Cristóbal Balenciaga museoan. Kutxa Kultur Modako egoiliarren lehen promozioak erakutsiko dira bertan, eta 21:00etan hasiko da ekitaldia Unanueren desfilearekin. Teledonosti katean zuzenean emitituko dute, ordu berean hasita.

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!