Kide berrien bila dabil Orioko kontsumo taldea

Karkara 2017ko urr. 31a, 09:18

Etiketa eta zigiluetatik kanpo, ekoizle eta herritarren artean sortzen den zuzeneko harremanean oinarritzen da kontsumo taldea.

Iñaki Zalduaren erreleboa hartu dute aurten Xabik eta Sarak, Orioko kontsumo taldearen hornitzaile gisa. Nekazaritza eredu berari jarraitzen diote: bertakoa, jasangarria eta garaian garaikoa. Etiketa eta zigiluetatik kanpo, ekoizle eta herritarren artean sortzen den zuzeneko harremanean oinarritzen da kontsumo taldea. Egitura horizontala, kooperazioan oinarritutako harremanak, elikadura burujabetza eta nekazarien lan baldintza duinak ditu ardatz.

Elikadura eta nekazaritza erdigunean jartzen ditu Kiribil Berdea kontsumo taldeak. 20 kide inguru ditu momentu honetan eta taldea handitu nahian dabiltza Xabi eta Sara. Bi saski tamaina eskaintzen dituzte, txikia 25 eurotan eta handia 45 eurotan. Garaian garaiko produktuak aurkituko dituzte kontsumitzaileek saskietan, modu organikoan ekoitziak. Astearteetan banatzen dituzte saskiak herriko plazan, 18:00etatik 19:00etara. Informazio gehiago jaso edo taldean izena eman nahi duenak 639 161 911 telefonora deitu dezake.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!