Eztularen aurkako jarabea eta 'vaporub' ukendua egiten ikasteko tailerra antolatu du Mandalarak

Karkara 2017ko aza. 6a, 15:30
Mandalara taldeak antolatutako hitzaldia, maiatzean.

Idoia Elizondok gidatuko du eztularentzako jarabea eta vaporub ukendua egiten ikasteko tailerra. Igandean izango da, 10:00etatik 13:00etara.

Mandalara taldeak antolatuta, eztularentzako jarabea eta vaporub ukendu naturala egiten ikasteko tailerra emango du Idoia Elizondok. Igandean izango da, 10:00etatik 13:00etara. 10 euroko kostua izango du tailerrean parte hartzeko izen-emateak, beharrezko materiala barne.

Edozein zalantzetarako, Idoia Elizondoren telefono zenbakia zabaldu dute antolatzaileek: 649 11 28 19.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!