'Dispertsioff' dispertsioaren aurkako herri ekimena antolatu dute

Karkara 2017ko aza. 6a, 15:42

Azaroaren 17an eta 18an Dispertsioff dispertsioaren aurkako eta presoen eskubideen aldeko herri ekimena ospatuko da Orion. Egitarau zabala prestatu dute asteburu osorako.

Azaroaren 17an eta 18an Dispertsioff dispertsioaren aurkako eta presoen eskubideen aldeko herri ekimena ospatuko da Orion. Egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek. 

EGITARAUA

Azaroak 17, ostirala

-19:00. Motxilaren Umea dokumentala eta mahai ingurua, Galtzarrin.

Azaroak 18, larunbata

-11:00. Porrotxekin irri, kantu, dantza eta marrazkiak Xuarentzat, plazan. Ondoren, sagardoa eta pintxoak.

-14:00. Herri bazkaria Etxeluzen.

-18:30. Apalatxe, Kolon Txikin.

-22.30. Kontzertuak Etxeluzen: Giranice, Sofa, Bar Remigio eta Itziarren Semeak. Ondoren, Dj Peitxer eta Dj Goio.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!