karkara.eus

Hasi dute denboraldia Orioko arraunlariek

  kirola  Orio

Senior emakumezkoek larunbatean hasi zuten denboraldia, Xanti Zabaletaren gidaritzapean. Senior gizonezkoek, aldiz, bihar hasiko dute.

Senior emakumezkoek larunbatean eman zieten hasiera 2018ko denboraldiari, Xanti Zabaletaren gidaritzapean. Senior gizonezkoak, aldiz, bihar hasiko dira entrenatzen. 38 arraunlari inguru hastea espero da TKE eta KAE2 ligetan parte hartuko duten bi taldeak osatzeko. Jon Salsamendirekin batera, Angel Larrañaga ariko da lanean denboraldi honetan. Jon eta Angelek 6 urte egin zituzten elkarrekin, Urdaibai eta Astilleron. Orain, berriz elkartuko dira Orion; elkarlanari jarraipena emanez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa