Errefuxiatuentzat arropa bilduko du 'Ez itxi begiak' erakundeak ostiralean

Karkara 2017ko aza. 15a, 16:03

Azaroaren 17an, ostiralean, postua jarriko du plazan Ez itxi begiak erakundeak 17:00etatik aurrera; janari-bonoak saldu eta arropa biltzeko.

Azaroaren 27an 10 furgoneta eta kamioi bat joango dira Serbiaraino. Errefuxiatuentzat mota guztietako zapatak eta neguko arropak eraman nahi dituzte, eta horretarako, postua jarriko dute ostiralean plazan. Janari-bonoak ere salduko dituzte.

Baina, arropa ez ezik, dirua ere behar dute bidaia antolatzeko eta logistika martxan jartzeko. Horregatik, dirua ere bildu nahi dute plazan jartzen duten postuan. Laboral kutxan kontu korrontea ere ireki dute, nahi duenak bere ekarpena egin dezan. Hauxe da zenbakia: ES47 3035 0182 11 1820033041.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!