Aulki Mugikorreko estropada jokatuko da asteburuan

Karkara 2017ko aza. 16a, 16:30

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko 2018ko Ligako proba izango da Oriokoa. Oria ibaiaren jaitsiera egingo dute parte hartzaileek.

Aulki Mugikorreko estropada jokatuko da larunbatean Orion. Gipuzkoako Aulki Mugikorreko 2018ko Ligako proba bat izango da, eta Oria ibaian jaitsiera egingo dute parte hartzaileek. Bi kategoria jokatuko dituzte: senior eta jubenilek 6000 metrokoa, alde batetik; eta infantil eta kadeteek 4000 metrokoa, bestetik.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!