Santa Zezilia egunean kalejira egingo dute musika eskolakoek

Karkara 2017ko aza. 17a, 14:21

Azaroaren 22an, asteazkenean, 17:30ean irtengo da kalejira Danbolin musika eskolatik eta herriko hainbat txoko bisitatuko ditu

Azaroaren 22an, asteazkenean, Santa Zezilia eguna ospatuko dute Danbolin musika eskolako ikasleek. Kalejira batekin ospatuko dute musikarien eguna.

17:30ean musika eskolatik aterako dira txistu taldea, trikitixa taldea eta eskolako dantzariak. Mendibeltz zelai aurreko plazan egingo dute lehen geldialdia. Han, gitarra eta biolin ikasleek abesti batzuk joko dituzte. Handik, plazaraino joango dira txistulariak, trikitilariak eta dantzariak. Plazan, bandako ikasleek zenbait pieza joko dituzte eta, amaitzean, parte hartu duten guztiei txokolatea banatuko zaie.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!