Hamasei ontzitik bederatzi garaile

Karkara 2017ko aza. 20a, 09:10
Argazkia: Joxemari Olasagasti

Larunbatean, azaroaren 18an, Orion jokatu zen Gipuzkoako aulki mugikorreko ligako lehen jardunaldia

Azaroaren 18an, larunbatean, Gipuzkoako aulki mugikorreko ligako lehen jardunaldia jokatu zen Orion. Oria ibaiaren jaitsiera izan zen jardunaldia; senior eta jubenilek 6000 metroko ibilbidea egin zuten, Mapiletik hasita eta infantil eta kadeteek 4000 metrokoa, Saikolatik hasita.

Sei arraun elkarteko ontziak izan ziren larunbatean ibaian: San Juan, Hondarribia, Ur-Kirolak, Santiagotarrak, Zarautz eta Orio. Orio AEko hamasei ontzik parte hartu zuten estropadan, eta horietatik bederatzi izan ziren garaile beren kategorian. Horrez gain, hiru ontzik lortu zuten bigarren postua eta beste bina ontzik hirugarrena eta laugarrena. Hauek dira emaitza guztiak:

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!