'Black week' kanpaina abiatuko du Arkupe merkatari elkarteak

Karkara 2017ko aza. 20a, 16:19

Ostiralean abiatuko da Arkupe merkatari elkartearen kanpaina, eta abenduaren 1a bitarte, deskontuez eta zozketez gozatu ahal izango dute bezeroek.

Ostiralean, azaroaren 24ean, abiatuko du Arkupe merkatari elkarteak Black week kanpaina. Deskontuak eta zozketak izango dira merkatari elkarteko kide diren dendetan, eta kontzertuak ere antolatu dituzte. Ostiralean bertan Antilla pareko plazan izango da lehenengo kontzertua, Frank Blackfield taldearen eskutik. Abenduaren 1ean, aldiz, Low Ridersen emanaldiarekin emango diote itxiera kanpainari. 

Honakoak izango dira Black week kanpainan parte hartuko duten establezimenduak:

-Lizaso dekorazioa

-Uranga burdindegia

-Izarra etxetresna elektrikoak

-Rosana argazki estudioa

-Orio hizkuntzak

-Egarmendia aholkularitza

-Olariaga aholkularitza

-Expo elektrizitatea

-Zipristin inprimategia

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!