San Nikolas 2017

Kamel Ziani krosa antolatu dute lehenbizikoz, sanikolasetarako

Karkara 2017ko aza. 21a, 16:13

Aurten sortu da haurren atletismo taldea, eta dagoeneko entrenatzen ari dira.

Orioko korrikalari elkarteak antolatuta, Kamel Ziani haurren krosa egingo dute lehenbizikoz San Nikolas jaietan. Aurten sortu da haurren atletismo taldea, eta dagoeneko entrenatzen ari dira.

San Nikolas egunean, abenduaren 6an, izango da lasterketa. Goizeko 10:00etan hasiko da krosa, Muntoko pasealekutik abiatuta (futbol zelaiaren paretik).

Benjamin, alebin eta infantil mailatako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute, eta bakoitzak bere ibilbidea izango du:

  • 10:00 Benjamin mailako neskak (600 m)
  • 10:20 Benjamin mailako mutilak (600 m)
  • 10:40 Alebin mailako neskak (1200 m)
  • 11:00 Alebin mailako mutilak (1200 m)
  • 11:20 Infantil mailako neskak (2000 m)
  • 11:40 Infantil mailako mutilak (2000 m)

Sarien banaketa lasterketen ondoren egingo da, 12:15ean.

Oharra: abenduaren 1era bitarte eman daiteke izena, Karela kiroldegian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!