Salatxo abesbatzak Santa Zeziliako kontzertua eskainiko du igandean

Karkara 2017ko aza. 22a, 11:36

Kantaldi honetaz gain, koruak emanaldi ugari dauzka programatuta abendurako.

Salatxok, urtero bezala, Santa Zeziliako kontzertua eskainiko du igandean. Meza Nagusiaren ondoren izango da kantaldia, Orioko elizan.

Bestalde, korutik jakinarazi dutenez, abendurako hainbat emanaldi dituzte programatuta: hil hasieran sanikolasetako txupinazoan eta mezetan abestuko dute, eta kalean ere arituko dira kantari. Aste pare batera, Danbolin Musika Eskolakoekin Gabonetako kontzertua eskainiko dute. Urtea amaitzeko, Herribil ekitaldian izango dira herriko beste hainbat elkarte eta eragileekin batera. 

Bestalde, Abesbatzak otar eder bat zozketatuko du San Nikolas jaietan. Dagoeneko salgai dituzte txartelak.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!