San Nikolas 2017

San Nikolas jaietako egitaraua

Karkara 2017ko aza. 28a, 10:32

Abenduaren 5etik 9ra izango dira aurten sanikolasak; bost egunetako egitaraua antolatu du festa batzordeak hotzari aurre egiteko. Ostiralean banatu genuen etxez etxe Karkararekin batera, hau da jaietako programazio osoa:

Abenduak 5, San Nikolas bezpera

  • 10:30 Jubilatuen hamaiketakoa Zaharren Babeslekuan
  • 19:00 Pello eta Nikolasa kalez kale buruhandiekin eta txistulariekin
  • 20:00 Festen hasierako deiadarra. Mikel Amilibia omenduko dute. Pello eta Nikolasak, Danbolin Musika Eskolak, Salatxo Abesbatzak eta Harribil dantza taldeak parte hartuko dute.
  • 23:00 GIRANICE taldearen kontzertua plazan
  • 0:00 IBAI MARINen kontzertua plazan

Abenduak 6, San Nikolas eguna

  • 10:00 Kamel Ziani krosa: benjamin, alebin eta infantilentzat Mendibeltz ondoko parkean
  • 11:00 Meza Salatxok kantatua
  • 12:00 Salatxo abesbatza kantuan, Zakilaneko aldapan
  • 12:30 Dantzari txikien txapelketa Harribilek antolatuta
  • 17:00 Pilota jaialdia pilotalekuan.
  • 18:00 Aukeran dantza taldearen FUSIOA emanaldia plazan.
    Ondoren: TALAIMENDI txaranga kalez kale
  • 22:30 Bertso saioa Karelan: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Egoitz Eizagirre. Gai-jartzailea: Josu Goikoetxea
  • 22:00 TRAKETS taldearen kontzertua plazan

Abenduak 7, Umeen eguna

  • 11:00 Gaztetxoen udalbatzarra eta Atsolorra
  • 11:30 Puzgarriak pilotalekuan
  • 12:30 Herri kirolak plazan
  • 17:30 Pello eta Nikolasa kalez kale buruhandiekin eta txistulariekin
  • 19:30 AKERBELTZ taldearen kontzertua plazan
  • 23:00 AKERBELTZ taldearen kontzertua plazan

Abenduak 8, Kuadrillen eguna

  • 6:00 Gaupaseroen argazkia Oa kaleko eskaileretan
  • 9:00 3x3 saskibaloi txapelketa Karelan LH3tik LH6ra bitarteko haurrentzat
  • 12:00 Trikipoteoa
  • 12:30 DJ Porrue, umeentzako ekitaldia plazan
  • 14:00 Herri bazkaria pilotalekuan
  • 15:00 3x3 saskibaloi txapelketa Karelan DBH1etik gorako ikasleentzat
  • 17:00 Pello eta Nikolasa kalez kale buruhandiekin eta txistulariekin
  • 17:00 Dardo txapelketa Estropalari kalean
  • 19:00 BURRUNBA elektrotxaranga kalez kale, Bikamiotan hasita
  • 23:00 GARI eta IÑAKI trikitilariak plazan
  • 0:00 ZOPILOTES TXIRRIAOS taldearen kontzertua plazan
  • 1:00 GARI eta IÑAKI trikitilariak plazan

Abenduak 9, Banderen bedeinkazioa

Egitaraua tabernarien laguntzarekin
  • STRAPALUCIO txaranga kalez kale egun osoan
  • 13:00 Banderen bedeinkazioa elizan
  • 14:30 Bazkaria Karela kiroldegian
  • 17:00 Herri kirolak plazan
  • 23:00 Fan&Go taldearen kontzertua plazan

Ikusi hemen egitaraua PDF formatuan.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!