Miriam Mendozak ipuinak kontatuko dizkie haurrei eta gurasoei astelehenean

Karkara 2017ko abe. 12a, 14:53

Aldian behin ipuin kontaketa saioak antolatzen ditu liburutegiak. Saio horietako bat astelehenean izango da, abenduaren 18an, 18:00etan hasita.

Miriam Mendoza ipuin kontalaria ariko da astelehenean Kultur etxeko areto nagusian. Lehenago ere izana da Mendoza liburutegian, ipuinak kontatzen.

Hiru urtetik sei urtera bitarteko haur eta gurasoentzat antolatu dute saioa, eta adin horretatik beherakoentzat egokia ez dela esan dute antolatzaileek. Ipuin kontalariari eta haurrei endredorik ez sortzeko, ateak itxiko dituzte saioa hasten denean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!