Mandalen inguruko hitzaldia eta haurren tailerra antolatu ditu Mandalarak

Karkara 2017ko abe. 12a, 15:15

Urtea amaitzeko, bi ekintza antolatu ditu Mandalara taldeak: Mandalen inguruko hitzaldia, alde batetik; eta Gabonetako haurrentzako tailerra, bestetik.

Abenduaren 15ean, ostiralean, emango du hitzaldia Mandalen sorkuntzan eta interpretazioan aditua den Karmele Garmendiak. 19:00etan elkartuko dira, Antxiolan.

Iganderako, aldiz, haurrentzako Gabonetako tailerra antolatu dute. 16:00etan hasiko da Kultur etxean, eta egindako Mandalekin herriko Gabonetako zuhaitza atonduko dute ondoren.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!