Gabonetarako saskibaloi saio irekiak antolatu ditu ZASTek

Karkara 2017ko abe. 15a, 16:56

2006tik 2009ra bitartean jaiotako haurrei zuzendutako saioak izango dira

Zast Zarauzko Saskibaloi Taldeak saskibaloi saio irekiak antolatu ditu Orion Gabonetarako. 2006tik 2009ra bitartean jaiotako umeentzat izango dira saioak eta bi multzotan banatuko dira: 2006an eta 2007an jaiotakoak alde batetik eta 2008an eta 2009an jaiotakoak bestetik.

Entrenamendu saioak Karela kiroldegian egingo dituzte abenduaren 26an eta 28an eta urtarrilaren 2an eta 4an. 2006 eta 2007 urteetako haurrek 11:15etik 12:30era entrenatuko dute eta 2008ko eta 2009koak 10:00etatik 11:15era. Entrenamenduez gain, abenduaren 30ean 3x3 txapelketa ere jokatuko dute Lasarten.

Izena eman nahi duenak esteka honetan egin dezake, eta informazio gehiago jaso edo zalantzak argitu nahi dituenak 645733729 –Libe– telefono zenbakira deitu dezake.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!