4 Nazioak torneoa jokatuko du egunotan Mikel Amilibiak

Karkara 2018ko urt. 12a, 14:43
Junior mailako Espainiako selekzioarekin ariko dira Goenaga eta Amilibia (RFEBM).

Espainiako junior mailako eskubaloi selekzioarekin ariko da, Alemania, Portugal eta Frantziaren aurka. Lehen partida gaur arratsaldean izango dute.

Zarauzko Amenabar taldeko Mikel Amilibia Constanzan (Alemania) dago , junior mailako espainiako eskubaloi selekzioarekin, 4 Nazioak torneoa jokatzeko.Txapelketa hiru egunez jokatuko da, asteburu honetan, eta lau selekziok elkarren aurka jokatuko dute: Alemaniak, Portugalek, Frantziak eta Espainiak. Amilibiarekin batera jokatuko du Eneko Goenaga zarauztarrak.

Madrilen hiru egunez kontzentratuta egon ondoren, atzo bidaiatu zuten Alemaniara Esapainiako selekzioko jokalariek, eta gaur emango diote hasiera txapeleketari. Lehen norgehiagokan Frantziaren aurka neurtuko dituzte indarrak; gaur izango da partida, 18:00etan hasita. Beste bi norgehiagokak larunbatean eta igandean izango dituzte: Portugalen aurka, 18:30ean, larunbatean, eta Alemaniaren aurka, 12:30ean, igandean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!