Amilibia hirugarren izan da Espainiako selekzioarekin

Karkara 2018ko urt. 15a, 14:58
Junior mailako Espainiako eskubaloi selekzioa (RFEBM).

Asteburuan jokatu du Espainiako eskubaloi selekzioarekin junior mailako 4 Nazioak txapelketa, eta hiru partidetatik bakarra irabazi dute.

4 Nazioak torneoan jokatzen aritu da Constanzan (Alemania) Amenabar Zarautz taldeko Mikel Amilibia, junior mailako Espainiako eskubaloi selekzioarekin. Txapelketa hiru egunez jokatu da, joan den ostiralean hasi eta igandera arte, eta lau selekzio –Alemaniak, Portugalek, Frantziak eta Espainia– lehiatu dira.

Espainiak Portugalen aurka bakarrik lortu zuen garaipena (28-26), eta alde oso txikiarekin bada ere, beste bi partidak galdu zituen: Frantziaren aurka 25-24 eta Alemaniaren aurka 21-20. Ondorioz, hirugarren postuan amaitu du torneoa. Azkenean, Frantzia izan da txapeldun, Alemania bigarrena eta Portugal laugarrena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!