Zaharren Babeslekuak antolatutako mus txapelketa otsailaren 5ean hasiko da

Karkara 2018ko urt. 16a, 17:22

Urtarrilaren 20tik otsailaren 1era bitarte eman daiteke izena, Zaharren Babeslekuko tabernan. Otsailaren 5ean hasiko da txapelketa, eta otsailaren 10ean, hamaiketakoa izango da parte-hartzaile guztientzat.

Otsailaren 5ean 16:00etatik aurrera jokatuko da Zaharren Babeslekuak antolatutako mus txapelketa. Erretiratuen elkarteak jakinarazitakoaren arabera, zozketa bidez erabakiko dira partidak, eta kanporaketa izango da erabiliko duten sistema. Hala, partida galtzen dutenak kaleratu eta irabazleek jarraitzeko aukera izango dute.

Zaharren Babeslekuko tabernan eman daiteke izena, urtarrilaren 20tik otsailaren 1a arte. Parte-hartzaile guztiekin hamaiketakoa izango da otsailaren 10ean, eta sariak banatuko dituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!