Abisu laranja ezarri dute kostaldean

Amaia Ventas –Urola Kostako Hitza– 2018ko urt. 17a, 18:02

Atzo abisu horia iragarri bazuten ere, kategoriaz igo dute olatuengatiko arrisku maila gaur arratsalderako.

Atzo abisu horia iragarri bazuten ere, kategoriaz igo dute olatuengatiko arrisku maila gaur arratsalderako. Hala, uhinek kostaldean kalteak eragin ditzaketela-eta, 16:00etatik 18:00etara iraun du abisuak. 17:10ean izan da itsasgora eta 5-6 metroko olatuak iragarri dituzte, 16-17 segunduro.

Biharko ere bi abisu ezarri daude: bata, laranja, 04:00etatik 07:00etara, eta bestea, horia, 17:00etatik 19:00etara. Goizean bost metroko olatuak altxatuko dira, 18-19 segunduro, eta 05:22ean izango da itsasgora. Arratsaldean txikitzera egingo dute olatuek; 3,5-4 metro izango dituzte, aurreikuspenen arabera. 17:43ean izango da arratsaldeko itsasgora eta 17 segunduro sortuko dira uhinak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!