karkara.eus

Udalaren oharra kooperatiba erregimeneko etxebizitzen iragarkia dela-eta

  gizartea  Orio

Gaurko egunez, Udalak ohar bat argitaratu du, KARKARA aldizkariaren azken zenbakian kaleratutako iragarki bati buruz. Oharrak honela dio, hitzez hitz:

2018ko urtarrilaren 26ko KARKARA aldizkariaren azkenaurreko orrialdean orri osoko iragarki bat argitaratu da Orion bizi nahi? izenburupean, informazioa ematen duena kooperatiba erregimenean ustez egingo liratekeen etxebizitza batzuei buruz.

Iragarki horren harira Orioko Udalak honako hau jakinarazi nahi du:

  • Iragarkian ematen den informazioa guztiz okerra da eta herritarrei eskatu nahi diegu ez dezatela inolako konpromisorik hartu informazio horren baitan.
  • Udala jarri da harremanetan iragarkiaren bultzatzailearekin, informazio oker hori zabaltzeari utzi diezaion.
  • Udalak partzela bat dauka Munto eremuan, babes publikoko etxeak eraikitzeko; baina partzela horren garapena azterketa-fasean dago momentu honetan. Behin azterketa-fasea bukatzen denean, Udalak egingo ditu dagozkion deialdi publikoak, herritar guztientzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa