Inauteriak ospatuko dituzte bihar Zaraguetan eta Ikastolan

Karkara 2018ko ots. 8a, 16:07

Urtero bezala, inauterietako festa ospatuko dute bihar Zaraguetan eta Ikastolan. Goizean kalez kale ibiliko dira Zaraguetako ikasleak, eta Ikastolakoen txanda izango da arratsaldean. 

Prest dira Zaraguetako eta Ikastolako ikasle eta irakasleak Orioko Inauteriak ospatzeko. Egitarau oparoa antolatu dute biek ere:

ZARAGUETA 

-10:30-12:00. Ikasle eta irakasleen kalejira, herriko kaleetan zehar. Euria eginez gero, eskolako frontoian geratuko dira dantzan. 

-15:00. Emanaldia gurasoentzat. Ondoren, txokolate beroa, Guraso Elkartearen eskutik. 

IKASTOLA

-14:30. Argazki saioa. 

-15:15. DBHko ikasleek antolatutako jolasak. 

-15:55. Pregoia Ikastolako plazoletan. 

-16:00. Kalejira herrian zehar. Eguraldi txarra egiten badu, bertan behera geratuko dela jakinarazi dute. 

-16:15. Ikastolako gurasoek prestatutako txokolatada. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!