'Heroiak' antzezlana izango da kultur etxean martxoaren 2an

Karkara 2018ko ots. 12a, 15:17

Ramon Agirre, Kandido Uranga eta Jose Ramon Soroiz protagonista dituen 'Heroiak' antzezlana ikusteko aukera izango da Orioko kultur etxean martxoaren 2an, ostiraean. Sarrerak 5 euroren truke erosi daitezke, kultur etxean bertan. 

Ramon Agirre, Kandido Uranga eta Jose Ramon Soroiz aktoreak ditu protagonista Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendutako Heroiak antzezlan komikoak. Euskal Herriko antzokietan egin du bere bidea, eta oro har, harrera ona izan du. 2006ko Lawrence Olivier komedia saria irabazi zuen antzezlanak. 

Agirrek, Urangak eta Soriozek zaharren egoitza batean bizi diren hiru gerra beterano haragitzen dituzte antzezlanean. Zaharren egoitza berezia da, gerran soldadu aritu direnentzako propio sortua. Hiruak dituzte gerrak utzitako ondorioak: Enrikek errenka egiten du, Gustabok agorafobia du eta Felipek zorabioak izaten ditu sarri, buruan txertatuta geratu zitzaion metraila puska baten erruz. Zaharren egoitzatik ihes egitea erabakiko dute hiru heroiek. 

 

 
 
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!