Arantzazura eta Itziarko Salegi jatetxera irteera antolatu du Zaharren Babeslekuak

Karkara 2018ko ots. 13a, 16:16

Zaharren Babeslekuak irteera antolatu du martxoaren 14rako, Arantzazuko santutegira. Mezaren ondoren Itziarrera joango dira, Salegi jatetxean bazkaltzera. 

Urtero bezala, Arantzazura irteera antolatu du Zaharren Babeslekuak martxoaren 14rako. Arantzazuko mezara joango dira, eta ondoren, 14:30ean, bazkaria egingo dute Itziarko Salegi jatetxean. 

Txartelak martxoaren 6an salduko dituzte, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, 35 euroren truke. Autobuseko plazak zozkatu egingo dituztela esan dute antolatzaileek, eta bigarren autobusa antolatzeko, gutxienez 20 lagunek eman beharko dute izena. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!