Mutiozabal ontziola monumentu kategoriako kultura-ondasun izendatu du Eusko Jaurlaritzak

Karkara 2018ko ots. 16a, 15:36

Eusko Jaurlaritzak Orioko Udalari jakinarazi berri dio Mutiozabal ontziola Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusian inskribatu duela, monumentu kategoriako kultura-ondasun gisa.

Berria poz handiarekin hartu du Orioko Udalak, eta izendapenak proiektuari aurrera egiteko indar handiagoa eman diola uste du. 2018an Orioko Udalak Mutiozabal ontziolako lanen bigarren fasea egiteko asmoa du, ontziolako ateak ahalik eta azkarren ireki ahal izateko.

Udalaren ustez, orain da garaia ontziolan egingo diren jarduerak zehazteko herriko eragileekin elkarlanean, gero jarduera horiek bideratu ahal izateko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!