Antilla hondartzako urizkinak egunak daramatza belztuta

Karkara 2018ko ots. 26a, 13:59

Lehengo astean errioa bete-bete eginda jaitsi zen, euri jasa gogorrengatik. Ondorioz, Antilla hondartzako urizkinak egunak daramatza hondakinez beteta.

Lehengo astean, hondakin pila are handiagoa ikus zitekeen toki berean. Gaur goizean ateratako argazkiek erakusten duten bezala, hondarretan pilatu dena materia organikoa da batik bat: hostoak, adar txikiak, belarrak, enbor zatiak... Hala ere, plastikoak eta bestelako hondakinak ere topa daitezke.

Azken asteetako eurite gogorren ondorioz, errioa bete-bete eginda jaitsi da egun batzuetan, eta urak ibai bazterrean harrapatutako guztia ekarri du gainean hondartzaraino.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!