Martxoak 8

Osteguneko azoka ikastola aurreko plazan izango da

Udalak eta bi ikastetxeek jende-katea antolatu dute biharko, Emakumearen Eguna dela-eta, eta plazan egingo da ekitaldia

Osteguneko azoka tokiz aldatuko da aste honetan eta, Herriko Plazan egiteko partez, ikastolaren aurreko zabalunean egingo da.

Herriko Plazan ekitaldia izango da, 10:00etan

Udalak eta bi ikastetxeek jende-katea antolatu dute biharko, Emakumearen Eguna dela-eta: bi eskoletako LHko eta DBHko haur eta gaztetxo guztiak kate bat osatuz joango dira beren ikastetxetik plazaraino eta, ondoren, 10:00etan, ekitaldi labur bat egingo dute han. Hemen daude ekitaldiaren zehaztasunak:

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!