karkara.eus

Elkarretaratzea egin da plazan, Xabier Rey presoaren heriotza salatzeko

  politika  Orio

Arratsaldean zehar, Euskal Herriko puntu askotan mobilizatu da jendea. Orion, herritar talde batek arratsaldeko zazpi terdietan egin du elkarretaratzea.

Xabier Rey "Antxo" euskal presoa hilik agertu zen atzo bere ziegan, Puerto III espetxean (Cadiz, Espainia). Etxerat-ek agerraldia egin du gaur goizean, eta Espainiako Estatuari leporatu dio heriotzaren ardura: Espainiako Estatuak mantentzen duen salbuespenezko espetxe politika suntsitzaileak dauka erantzukizun osoa.

Gaur arratsaldean mobilizazioak antolatu dira presoaren heriotza salatzeko. Orion, hain zuzen, arratsaldeko zazpi terdietan egin da elkarretaratzea "Dispertsioa hiltzailea" lelopean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa