Hamaseigarren izan ziren Andres eta Salsamendi Euskal Herriko Mus Txapelketan

Karkara 2018ko mar. 12a, 11:32

Uztaritzen –Lapurdi– jokatu zuten finala martxoaren 10ean.

Euskal Herriko X. Mus Txapelketako finalean izan ziren Bittor Andres eta Jokin Salsamendi. Martxoaren 10ean, larunbatean, jokatu zuten finala Uztaritzen, Lapurdin.

Goizean goizetik hasi ziren finaleko partidak, eta egun osoan izan zen musa eta festa. Lau partida irabazi eta bosgarrena galdu egin zuten Andresek eta Salsamendik. Hamaseigarren izan ziren sailkapenean eta 100 euro eta sagardo kaxa bat eraman zuten etxera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!