Castroko bandera irabazi eta Euskadiko Txapelketan zilarra lortu dituzte Orio AEko traineruek

Karkara 2018ko mar. 13a, 12:22

Castro Urdiales Hiria XXI. bandera irabazi zuten gizonezkoek igandean eta Euskadiko Ibilbide Luzeko Traineru Txapelketan bigarren izan ziren emakumezkoak larunbatean

Estropada bana jokatu zuten Orio AEko traineruek pasa den asteburuan. Larunbatean, martxoaren 10ean, Euskadiko Ibilbide Luzeko Traineru Txapelketa jokatu zuen nesken traineruak. Zilarrezko domina lortu zuten, bigarren egin zuten estropadan, San Juanen atzetik.

Gizonezkoek Castron jokatu zuten estropada igandean, martxoaren 11n. Castro Urdiales Hiria XXI. bandera zegoen jokoan eta Orioko A traineruak irabazi egin zuen estropada. B taldea zazpigarren izan zen estropada berean.

Batelak Martutenen

Harrobiak Gipuzkoako batel ligako zortzigarren jardunaldia jokatu zuen Loiolan, Donostian. Orio AEko hamar ontzik parte hartu zuten estropadatan eta horietatik bik –infantil eta kadete neskek– irabazi egin zuten. Hauek dira emaitza guztiak:

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!