Galdu egin zuen OBBk Atletiko San Sebastian taldearen aurka

Karkara 2018ko mar. 14a, 10:00

Pasa den asteburuan, Sofboleko Goi mailako ohorezko ligak OBB eta Atletiko  San Sebastián taldeen arteko derbiarekin eman zuen bere hasiera.

 

Lehenengo partidan, bi taldeak oso parekatuta egon ziren markagailuan punturik lortu gabe, eta horrela jarraitu zuen partidak 3. sarrerara arte.

Laugarrengo sarreran, Atletiko San Sebastián taldeak, alde ofentsiboan bere lana egiten jakin izan zuen eta hiru puntu egin zituen gora markagailuan. Oriotarrek kontra egiten saiatu ziren arren, eta hainbat jokalditan puntuak sartzeko aukera izan arren, ez zuten lortu emaitza aldatzea.

Atletiko San Sebastián taldea, geroz eta urrutiagotzen joan zen markagailuan partidoak aurrera egin ahala, eta OBB taldekoek ezin izan zuten ezer egin markagailuaren emaitza aldatzeko, 7-0 izanik Donostiarren alde.

Bigarren partiduan, aldiz, jokoa oso berdindua mantendu zen, non OBB taldekoek bi puntu lortu zituzten laugarren sarreran zehar, eta bat gehiago urrengoan, markagailuan aurrea hartuz emaitza 3-0 izanik.

OBBkoak presiopean mantendu ziren 8. Sarreran zehar, izan ere Atletiko San Sebastián taldeak baseak beterik zituela, garaipena lortzeko oso gertu ibili baitzen, baina Oriotarren lan defentsibo paregabeak hiru kanporatu lortu zituen jokaldi bakar batean, eta honekin beste sarrera berri bat jokatzera behartu zituzten berdinketa desparekatzeko.

Bederatzigarren sarrera erabakigarria izan zen. OBBkoek ez zuten lortu punturik egitea eta Donostikoen lan ofentsiboak, hauek garaipenetik pauso batera kokatu zituzten. Oriotarren aldeko akats defentsibo batek donostikoei puntua sartzeko aukera eman zien, partidari bukaera emanez Atletikokoen alde, emaitza 4-3 izanik.

Hurrengo jardunaldian Orioko Bate Bizkorrak Madrilen jokatuko dute Rivas Vaciamadrid arerioaren aurka.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!