Zaragueta eta Lardizabal eskoletako irakasleek hezkuntza publikoaren aldeko mobilizazioetan parte hartu dute

Karkara 2018ko mar. 16a, 09:31

Orioko eta Aiako bi ikastetxeetako irakasleak Gasteizen eta Donostian izan ziren atzo eta herenegun, hezkuntza publikoko langileek deitutako bi greba egunetan.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza publiko ez-unibertsitarioaren grebak milaka pertsona bildu ditu bi egunetan, EAEko hiriburuetan antolaturiko manifestazioetan. Sindikatuen arabera, irakasleen %70-ak egin du bat lanuztearekin.

Aiako Lardizabal eta Orioko Zaragueta eskoletako irakasleak Gasteizen izan ziren herenegun, eta Donostian atzo, mobilizazioetan parte hartzen. "Ordezkapenak lehen egunetik", "gaixotzea ez da delitua" edo "ratioak gutxitu" ozen oihu eginez, indarrez zabaldu zuten hezkuntza publikoaren kalitatea urritzearen aurkako aldarria.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!