Bihotzeko hutsuneari poesia

Naiara Elola / BERRIA 2018ko api. 6a, 10:24
Argazkia: Gorka Rubio / FOKU

Jorge Oteizaren Itziar elegía y otros poemas liburuaren hirugarren edizioa kaleratu du Pamielak.

Haustura. Hutsunea. Bakardadea. Horiek izan ziren Jorge Oteizak (1908-2003) Itziar Carreño emaztea 1991n hil zenean zerrendatutako sentimendu andanaren artean hiru. Hutsik gelditu zitzaion bihotza, minduta. «Zure eskuen argiak nire esku hutsak betetzen ditu», idatzi zion Jorge Oteizak emazteari. Galera hark eragin ziona abiapuntu hartuta, idatzitako poemekin, Itziar elegía y otros poemas (Itziar elegia eta beste poema batzuk) liburua osatu zuen. Hain zuzen ere, Pamiela argitaletxeak liburuaren hirugarren edizioa kaleratu du.

Pilar Oteiza, artistaren iloba, hunkituta mintzatu da Itziar elegía y otros poemas liburuaz. «Itziar Carreñok eta Jorge Oteizak zuten emozio heldua azaltzen da». Argentinan ezagutu zuen Oteizak emaztea. 30 urte inguru zituzten biek. «Helduak ziren, eta bazekiten zer nahi zuten. Itsasoaren beste aldean sortu zen maitasunak hil arte iraun zuen, eta hori ederra da». ARTIKULUA IRAKURTZEN JARRAITZEKO, EGIN KLIK HEMEN.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!