karkara.eus

Orioko Bate Bizkorrak taldea CBS Antorchari gailendu zitzaion asteburuan

  kirola  Orio

OBB taldeko kideak Valentzian izan ziren asteburuan, eta CBS Antorcharen aurka jokatutako bi partidak irabazi zituzten.

Lehen partida OBBk irabazi zuen, lehen sarrera Uxua Modregok triple batekin bultzatutako bi karrerekin hasi zuelarik. Antorchak, bere lehen sarreran, berdinketa lortu zuen. Bosgarren sarrerara 5-5 markagaiularekin iritsi ziren bi taldeak. Hortik aurrera, oriotarrek lan ona egin zuten defentsan, partida 7-12 emaitzarekin irabaztea lortuz.

Bigarren partidan Kelly Lovato  jaurtitzaileak OBBn debutatu zuen. Lan bikaina egin zuen pilota jaurtitzeko zirkulutik: Valentziako bateatzaileek ez zuten pilota jotzea lortu. CBS Antorchak estrategia aldatu zuen, eta pilota jotzen hastea lortuz, baina ezin izan zioten buelta eman partidari. 1-5 emaitzarekin irabazi zuen Oriok.

Garaipen hauei esker, Orioko Bate Bizkorrak taldea laugarren postuan finkatu da liga nazionaleko sailkapen orokorrean. Datorren asteburuan, Kataluniako CB Viladecans izango dute aurkari.

 

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa