Sarrionandia filmatzea

IƱigo Astiz / BERRIA 2018ko api. 12a, 09:10
Argazkia: Adabaki ekoizpenak

Joseba Sarrionandiaren literatura oinarri hartuta, 90 minututik gorako film luze bat filmatzen ari dira hamabi zinemagile. Udazkenean estreinatuko dute lana.

Pantaila handietara ere helduko da Joseba Sarrionandiaren literatura. Euskal Herriko zein kanpoko hamabi zinema zuzendari ari dira idazlearen unibertsoa film luze bilakatzeko lanetan, eta udazkenean egin nahi dute estreinaldia. Adabaki ekoizpen etxea dabil proiektua sustatzen, eta, pelikula oraindik erabat bukatuta ez badago ere, proiektuaren berri ematea erabaki dute Hibai Castro, Lutxo Egia eta Mikel Arredondo ekoizleek, azaldu dutenez, aski pozik baitaude orain arte egindakoarekin. Egia: «Ikusi genuen Sarriren obra eta iruditeria aberatsa eraman dela kulturaren hainbat diziplinatara; besteak beste, hamaika kanta sortu dira haren poemetatik, egon da antzerkian, dantzan, saiakeran, eta baita ikus-entzunezkoetan ere, zeharbidez. Baina beharbada, falta zen hau, eta, horregatik, gogo batetik abiatuta, Sarriren literaturatik abiatuta film bat osatu nahi izan dugu». 90 eta 100 minutu arteko film kolektiboa sortzea da azken helburua, eta titulua ere erabakia dute jadanik: Gure oroitzapenak. ARTIKULUA IRAKURTZEN JARRAITZEKO, EGIN KLIK HEMEN.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!