Orioko zazpi ontzi Pasai Donibanen lehian asteburuko Gipuzkoako Batel Txapelketan

Karkara 2018ko api. 12a, 10:25

Larunbatean, apirilak 14, 16:30ean jokatuko da estropada. Igandean, aldiz, goizeko 10:00etan.

Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuko da asteburu honetan, hilak 14 eta 15, Pasai Donibaneko uretan.

Oriok zazpi ontzirekin hartuko du parte. Larunbatean erlojupekoa bi kalerekin izango da ikusgai arratsaldeko 16:30etik aurrera. Igandean goizeko 10:00etan hasita, maila desberdinetako batelak lerroan arituko dira lehian, lau kalerekin.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!