Hondartza inguruko lur azpiko edukiontzi bat egokitu berri da

Karkara 2018ko api. 17a, 12:19

Udalak aldaketak egin behar ditu lur azpiko edukiontzi batzuetan, hondakinak biltzeko sistema berrira egokitzeko.

Udalak aldaketak egin behar ditu lur azpiko edukiontzi batzuetan, hondakinak biltzeko sistema berrira egokitzeko; eta, proba gisa, Antilla kaleko edukiontzi-gune bat egokitu du berri du. Egindako aldaketa nagusiak bi dira: edukiontziak handiagoak izango dira aurrerantzean eta ez dira, lehen bezala, kamioian atzetik kargatuko, baizik-eta albotik.

Beste 13 gune egokituko dira aurrerago

Udalak erabaki du lur azpiko edukiontzi batzuk egokitzea eta, aldaketak ondo funtzionatuko duela ziurtatzeko, hondartza inguruko gune bat egokitu du, proba gisa. Aste honetan bertan jarri da martxan egokitutako gune hori eta, denak ondo funtzionatzen badu eta ez bada arazorik sortzen, beste 13 edukiontzi-gune egokituko ditu Udalak aurrerago.

Antillako gune horren egokitzapena urtearen hasieran egin zuen Biurrarena enpresak; baina ezin izan da orain arte martxan jarri, txip bidezko sistema berriaren homologazioa luzatu egin delako.

Gune horren egokitzapenak 25.200 euroko kostua izan du.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!