Ostiralean itxi egingo da moila autoen zirkulaziorako

Karkara 2018ko api. 17a, 12:34

Datorren ostiralean, apirilak 20, moila itxita egongo da autoen zirkulaziorako, 08:30etik 17:30era. Herritik ateratzeko, Txanka-Hondartzako errepidea erabili beharko da.

Datorren ostiralean, apirilak 20, moila itxita egongo da autoen zirkulaziorako, 08:30etik 17:30era.

Ordu horietan, herritik ateratzeko, Txanka-Hondartzako errepidea erabili beharko da.

Bizkarreneko etxearen parean bi zundaketa egin behar ditu Portuetako Zuzendaritzak, datuak jasotzeko Herriko Plazan eta Aritzagan gero egingo diren obren proiekturako. Zundaketak egiten diren bitartean autoen zirkulazioa moztu egingo du Udalak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!