Kamel Ziani Espainiako txapeldun, asfalto gaineko 10.000 metroko proban

Karkara 2018ko api. 18a, 10:23

45 urtetik gorako korrikalarien Master kategorian lortu zuen garaipena Zianik.

Kamel Ziani atleta oriotarrak sasoi betean jarraitzen du. Duela bi hilabete KARKARKAri eskainitako elkarrizketan halaxe adierazi zuen Alhucemas (Maroko) hirian jaiotako korrikalariak, eta igandean berretsi egin zuen esandakoa: Iurretan jokatutako Espainiako kluben arteko txapelketan bera izan azkarrena asfalto gaineko 10.000 metroko ibilbidea osatzen. 31:48 markarekin gailendu zitzaien gainontzeko korrikalariei.

Kameli otsaileko aldizkarian egin genion elkarrizketa irakurtzeko, egin klik hemen.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!